Pariseko Herri Urrats

Pariseko Herri Urrats

Noiz?: 
2015ko Maiatzaren 30(e)an, Larunbatan koren(e)ann
Non?: 

Maison Basque de Paris | Pariseko Eskual Etxea
59 Avenue Gabriel Péri - 93400 Saint-Ouen, France

Parisen aurten ere bilduko gara iparraldeko ikastolei laguntza emateko, Maiatzaren 30an Herri Urratsaren erreplika txiki bat egingo dugu Saint Oueneko Euskal Etxean, horregatik egun eder bat euskal kulturan murgilduta pasa nahi duen pertsonei gonbidapena luzatzen diegu. Sanpereko ideia jarraituz, zirkuito bat egingo da "aintzira" txiki baten inguruan, eta gero hainbat ekitaldi egongo dira Euskal Etxeko gune ezberdinetan:

  • Filmak ikusteko tailerra
  • Herri kirolak eta jolasak (txiki zein nagusientzat)
  • Euskal Dantza tailerra (Mutxikoen pausoak edozein erromerietan dantzatzeko)
  • Pinpirin taldearen Dantza Ikuskizuna 
  • Pariseko Lilien kontzertua (Pariseko Liliak Euskal Etxeko neska gazte taldea da)
  • Tabernan: Taloak eta Edariak Salgai egun guztian zehar.

Ez ezazu galdu euskara laguntzeko aukera!! Ekitaldia arratsaldeko 15:00 - 20:00 izango da eta bilduko den dirua Seaskari emango zaio. Anima zaitez eta Maiatzaren 30a arte!!

Facebook share Twitter share Google share