Laburbira & "Auberge espagnole" musikala

Laburbira & "Auberge espagnole" musikala

Noiz?: 
2015ko Apirilaren 10(e)an, Ostiralan koren(e)ann
Non?: 

Maison Basque de Paris | Pariseko Eskual Etxea
59 Avenue Gabriel Péri - 93400 Saint-Ouen, France

Urtero bezala, aurten ere laburbira datorkigu!!! Ondo dakizuenez, laburbira euskaraz egindako film labur berrien zirkuitua da, Euskal Herri osoa (eta euskal herritik kanpo dauden euskal guneak, gureak bezala) zeharkatzen duena. Aurtengo proposamena bereziki ona da, kalitatezko haundikoa!!! Emanaldia apirilaren 10an, ostirala, arratsaldeko 7tan hasiko da. Mila esker Gazteriari emanaldirako aretoa uzteagatik!!! Hona hemen aurtengo aurkezpena:

"Hamabigarrenez heldu da LABURBIRA, film laburren zirkuitua, euskarazko zinemagintzaren perla txikiak ikus-entzuleei eskaintzera. Zortzi lan ikusgai, zortzi lan ezberdin; euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzaren aniztasun eta kalitatearen erakusgarri. Zuzendari esperientziadunek, hasiberriek eta bidea urratzen dabiltzanek dute lekua 2015eko edizio honetan. Ordu eta laurden inguruko emanaldia da; lasai eseri, eta gozatu!"

Eta tradizioa errespetatzeko, filmak dastatu eta gero "auberge espagnole" bat egingo dugu, euskal kantuekin berriz gozatzeko, gitarra eta guzti!! Eraman edateko edo jateko zerbait!!!!!

Facebook share Twitter share Google share