Gazteria

Gazteria arte popular taldeak, 1975ean sortu zenak, eskual dantzaren musika eta koreografia tradizioak zabaltzen eta betikotzen ditu. Dantza behe-nafarrerekin hasi baziren ere, beraien errepertorioa probinzia guztietara zabaldu dute jada, dantzen aberastasun eta zirrara guztiokin partekatzeko, desfile, kermes, ekitaldi, festa pribatu, gala, jaialdi eta eszenatokietan. Urte guzti hauetan zehar Gazteriak aberasteko aukera ugari izan ditu; hasteko atzerriko folkloreekin izandako harremanak aipa genitzake (Portugalen egindako bira, Poloniako talde baten harrera, etab.); eta Frantziako beste probintziekin mantendutako harremanak ere bertan daude (Auvergne, Bourgogne, Bretagne, Lorraine, Normandie, etab.), bai “Francilien”-en urtero edukitzen dituzten elkartrukeekin eta baita Parisen jaialdi kultural eta kirol ekintzetan parte hartuaz.

Pariseko Eskual Etxean astero egiten duten lanaren bidez, Gazteria osatzen duten 30 kideek gure dantzen koreografien zentzua eta esanahia partekatzeko konpromisoa hartzen dute, ikusleak informatuaz eta mundu honetara sarbide bat eskainiaz. 1979tik, gainera, guraso askoren eskakizunei esker, belaunaldi gazteenen ernatzea eta trebakuntza sustatu du Gazteriak, “Pinpirinak” izena hartu duen haurrentzako taldearen sorkuntzaren bidez. 3 urtetik aurrerako 20 haur inguru biltzen dira larunbat arratsaldetan, eta zaharrenak arreta jartzea eta liluratzea lortzen duten saioak aurkezten dituzte. Pinpirinak dugu nagusienen taldearen iraupenaren sekretua, poztasunez jasotzen baitituzte zenbatean behin geroz eta ugariagoak diren kide gazteak.

Azken urteotan, plazetan entzuten ditugun dantzak ikasteko ikastaroak proposatzen ditu helduentzat (Mutxiko, Fandango, Carnaval, etab.) eta musika ernatzeko asmoz, Txistu ikastaroak areagotzea, akordeoi batekin bikoteak eratuz. 25 urteko izatearen ondoren eta 2 urteko prestakuntza baten emaitzatzat, “ibilaldi bat” ikuskizunari bizitza eman zioten, kantuz eta dantzaz apainduta zegoena. Pariseko Trianon antzokian eman zuten argitara 2001eko 24 eta 25ean, eta Baionan ere gozatu ahal izan zuten honekin 2002ko apirilaren 13an. Anaiki gizonezko abesbatzarekin eta Pikatxu musika taldearekin bat egin zuten hau aurrera eramateko, eta Gazteriaren bizitzan abentura sortzaile bezala geldituko da betiko markatuta.

Jarduerak Ordutegiak Irakasleak
Mutxikoak (Hasiberriak) Ostiraletan 20:00-21:00 Beatrice
Gehienak (Zortzi Berrienak) Ostiraletan 21:00-22:00 Inma | Michel
Gazteria (Taldea) Ostiraletan 21:00-23:00 Herve
Pinpirinak (Haurrak) Larunbatetan 15:30-18:00 (*)
Isabelle | Beatrice

(*) Eskola garaitik kanpo, hiruhilekoko erabakitzen den egutegi baten bidez.

  • Mutxikoak – Hasiberrientzako ikastaroak: Publikoari zabalik dagoen ikastaro honetan, gazteei zein ez hain gazteei dei eginaz, lasai eta bakoitzak bere erritmora plazetan ezagunenak diren dantzak ikasteko deia egiten diegu: Mutxiko, Fandango, Arin-arin, Lantzeko Ihauteriak... Saioak ostiraletan izaten dira, zortzietatik bederatzietara.

  • Gehienak – Zortzi Berrienak: Ondareak zaintzeko asmoz, talde honetako kideek zenbait monumentu koreografikori hautsa kendu diote gainetik, hala nola, Eskoziako Behe Nafarroako dantza bati, “Larraldeko Kadrillak”-eri eta batez ere “Bittoreko Makila” entzunari. Hurrengo urteetan egingo dutenaren ikusmiran gaude...

  • Gazteria – Taldea: Dantzariak ostiralero biltzen dira bederatzietatik hamaiketara, urtean zehar egiten dituzten emanaldiak hobetzeko eta prestatzeko. Errepertorioa aberasteko gogo geldiezinak bultzatzen du Hervé, dantzen arduraduna dena.

  • Pinpirinak – Haurrak: Zuen haurtxoek Pinpirinekin emango dituzte beraien lehen pausoak euskal dantzen edertasunera. Bi maila bereizten dira: txikienak, 4 eta 8 urte bitartean, eta handixeagoak, 9 eta 14 urte bitartean. Hogei bat txikik hartzen dute parte erregulartasunez urte guztian zehar, emanaldi ezberdinetan parte hartuz. Isabellek eta Béatricek ematen diete ongi etorria, goxotasunez, larunbat arratsaldetan hiru eta erdietatik aurrera.

  • Musika taldea: Marie-Christine, Nicolas, Mikel... Hauek guztiek eta gehiagok laguntzen gaituzte urtean zehar antolatzen ditugun ekitaldi ugarietan Txistuaren, gitarraren, biolinaren eta abarren bidez ikusleen gozamenerako, Aurreskuetarako, desfileentzako...

Pariseko Eskual Etxearekin lankidetzan, Gazteriak dantza folklorikoen jaialdi bat antolatzen du urtero: Orok Betan.