Gazteentzako egoitza

Sortu zenetik, Pariseko Eskual Etxearen bokazioetako bat Parisera iristen diren gazte eskualdunak laguntzea da, hala nola, izaera soziala duen egoitza merke bat eskainiaz. Orain, Pariseko Eskual Etxeak/La Maison Basque de Parisek laguntza hau urrunago eramateko asmoa du, Pariseko bizitzan barneratzeko gogoa duten gazteei sorospen oso bat eskainiaz.

Orain daukagun egoitzak 30 gazteri ostatu emateko aukera ematen digu, 20 pertsona banakako geletan daudelarik eta 10 binakako geletan. Guztiek partekatzen duten gunea hurrengoez ornituta dago: sukalde bat norberaren horma-armairuarekin, jangela bat eta telebistadun egongela bat. 5 pertsonako bi dutxa eta bi komun daude erabilgarri. Gela bakoitzak ohe bat, armairu bat, mahai bat, aulki bat eta oheburu bat ditu.

Gelen banaketa “barne araudiari” jarraiki egiten da, eta irizpide sozialak kontuan hartuz. Onartuta dagoen egonaldiaren iraupena hilabete 1 eta 9 artekoa da, unibertsitate ikasleentzako ezik, ikasturteak 10 hilabeteko iraupena baitu. Ahalik eta jende gehiagenak egoitzaz gozatu ahal izateko ezarri da sistema hau eta bertan bizi direnak hirian benetako etxebizitza baten bila hasteko, txandaketa bizkortuaz.

Aipagarria da, gainera, Pariseko Eskual Etxeko egoitzan bizi direnek badutela “Aide Personnalisée au Logement (APL)” dirulaguntzaz gozatzeko aukera.

Ideia bat egin ahal izateko, hona hemen 2013-2014 bitartean balizkoak izan ziren prezioak:

  • Banakako gelan: 375€/hilabetea (bederatzi hilabetez)
  • Binakako gelan: 325€/hilabetea (bederatzi hilabetez)

Izen-emate txostenak bidaltzeko: gestionnairedesite@eskualetxea.com.