PEER

Anaikiko zenbait kideren artean edukitzen zituzten eztabaidetatik sortu zen PEER (Jean Lissard, Roamin Cordelier, Antoine Juanicotena, Dapinxi, etab.), Eskual Etxeak ez baitzuen, hain zuzen, errugbi talderik. Beraz, Jean-Paul Fabasengana jo zuten, zuzendari lanetan zebilena, eta abentura honetan murgiltzeko bere oniritzia eman zuen. Lehen entrenamendua (entraino PEERko jokalarientzako) porte de Saint Ouenen gauzatu zen, baina segituan hasi ziren Saint Oueneko Pablo Néruda kiroldegian lanean. Hasiera batean PET zuen izena taldeak (Pariseko Euskal Taldea – eskual etxeko taldea), baina gehiengoaren gustuari jarraiki, PEER izena hartu zuen halako batean (“Pariseko Eskual Etxea Rugby”); entrenamendu batean ekarri zuten, beraz, bizitzara taldea: “PEER jaio da”.

Eskual Etxean ibili ohi den jendeaz osatuta dago taldea, baita Parisera erbestean etorritako beraien lagunez eta paristarrez ere. Baionar (edo asimilatu) ugari dago (Poloch, Marc Irachet, Nicolas Alquié, Bozian, etab.), Miarriztar bakanen bat (Benoît adibidez), Landetakoak (Géraldo eta Steven). Batzuek Paris atzean utzi zuten, eta beraz, PEER ere bai: Lissar, bere lehen presidentea, Antoine, Fabas (gutxi jolastu zuena). 50 urteak ospatzeko egin zituzten lehen partiduetako batera, “l'Aviron”-eko jokalari beterano batzuk etorri ziren PEERrekin bat egitez, Red Starren beterano talde bati aurre egiteko; urdindunen artetik, Peyo Alvarez Baiona handikoa, 1980. hamarkadakoa.

PEERen estiloak ondo egin du aurrera: batere arrakastarik ez zuten partidoekin hasi ziren, izan ere, taldea esperientziadun jokalari zaharregiekin eta hasiberriak ziren gazteekin osatuta zegoen, beraien eskarmentua erakusteko adinean zeuden jokalari batzuk ere artean bazeuden ere. Eskual Herritik iritsi ziren gazte frankoek taldea homogeneizatzea ahalbidetu zuten. Orduan hasi ginen hasieran gure buruari jarri genion helburu burugabe (eta sekretuagan) sinesten, hau da, 30. urteurrena bete aurretik, H-Cupa irabaztea! Taldearen leitmotiva hau da: Guztiek plazer har dezaten elkarrekin jokatzen, baita ondoren kantatzen ere. PEERek errugbira jokatzen duten kantari talde bat izan baita beti eta hala izango baita etorkizunean ere (kantua beti bikaina ez bada ere).

Gaur, PEERek, orrialde berri bat idatzi du bere historiaren liburuan. 2012-2013an taldeak FFSE liga irabazi du, bertan parte hartzen zuen lehen aldia zelarik!! Taldea berritu egiten da, bere burua eraikitzen jarraitzen du, baina batez ere beraien kuraia gordetzen dute taldekideek!! Gainera, taldearen homogeneizazio ikastaldiek urtero mirariak egin dituzte. Adebeenen, Bartzelonan, Cork/Galwayen edo Bukaresten bada ere, taldea beti ospe onenarekin bueltatu da etxera!! Eta ezin ditugu PEERen festak aipatu gabe utzi!!!

Horrez gain, 2012-2013 urtean ezin handiagoa den beste aurrerapauso bat eman da: Nesken PEER!! Emakumezkoen filiala izugarrizko arrakasta da, neskek eurekin dakarten gogo eta alaitasunagatik, baina batez ere kirol ikuspuntu batetik hartuta. Nesken PEERa, ASBaren beraren aurka ibili da eta irabazi dute bai, merezi duten meritua!!