Laburbira : film laburren XIII. zirkuitua
Laburbira : film laburren XIII. zirkuitua
Maison Basque de Paris | Pariseko Eskual Etxea
59 Avenue Gabriel Péri - 93400 Saint-Ouen, France
Kaixo!
Euskarazko film laburren zirkuituak 13.edizioa beteko du aurten eta 27 herri bisitatuko ditu, tartean geurea!
Zirkuitu ibiltari honen helburu nagusia da euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera emanez eta ikusleei geurean sortutako perla hauez gozaraztea.
Hamahirugarren edizioan ere ekoizpen fresko-fresko dakartza, istorio hunkigarriz kargatuta. Hona hemen, XIII.Laburbira osotzen duten 8 lanak:
- ZEA BINGO. 2015 (7´). Ane Urkiola
- ERREPLIKA. 2015 (14´30´´). Iñigo Gaiton Gonzalez de Txabarri
- JORRAI. 2015 (3´). Uda Films.
- FISHURA. 2015 (6´45´´). Yago Mateo.
- BERE BIZITZETAKO BAT. 2014 (8´). Aitor Gametxo
- BRUNILDA. 2015 (12´50´´). Eriz Alberdi.
- HARTZ TXIKI. 2015 (16´30´´). “The Arlotes”, Uraitz Soubies.
- SEMEAK. 2015 (7´25´´). Iker Azkoitia.
Zeuk ere bertatik bertara ikusiko duzu: barrea, beldurra eta tximeletak piztuko zaizkizu sabelean ordu eta erdi inguruko emanaldi honetan. Geureaz gozatzeko prest?