Herensuge au Carnaval de Paris

Herensuge au Carnaval de Paris

Noiz?: 
2015ko Otsailaren 15(e)an, Igandean koren(e)ann
Non?: 

Place Gambetta, Paris

Etorri otsailaren 15eko Pariseko ihauterian Herensugerekin desfilatzera!

Pariseko ihauterian parte hartuko du datorren otsailaren 15an Pariseko Eskual Etxeak. Hauxe da aurtengo gaia: dragoiak, zaldunak eta gazteluzainak.
Bada, okasiorako bildu dira gurean hainbat ume handi, eta euskal mitologiako suge-dragoia erraldoia, HERENSUGE, eraikitzen dihardute. Zuek ere parte har dezakezue segizioan, proposatutako gaiaren arabera jantzita. Bestela, Herensuge batetik bestera firin-faran erabiltzera etor zaitezkete gurekin (ez da indarrik behar, inolaz ere!), kasu horretan, urdinez edo berdez janztea gomendatzen dizuegu. Gambetta plazan elkartuko gara, 13:00etan. 14:00etan abiatzen da desfilea, eta République plazara 18:00etan iritsiko gara. Otsailaren 15era bitartean, Herensuge sortzen laguntzera etor zaitezkete larunbatetan, 14:30etatik aurrera, Pariseko Eskual Etxera. Laster arte, beraz! Kontaktua: ihauteria@eskualetxea.com

Facebook share Twitter share Google share