Elkartea eta bere antolakuntza

Pariseko Eskual Etxea – La Maison Basque de Paris, 1901eko Legeak ezartzen duenari jarraitzen dion elkartea da. Bazkide guztiak, 80 kidez osatutako Asanblada Orokorrak ordezkatzen ditu (Cf. Estatutuetako IV eta VIII artikuluak), horrela banatzen direlarik:

  • 40 kide titular edo fundatzaile, bizi guztirako kideak direnak.
  • Elkarteek bidalitako 16 ordezkari.
  • Bazkideek hautatutako 16 ordezkari, bi urtero aldatzen direlarik.
  • Instituzioek bidalitako 8 ordezkari.

Elkartea hogei kidez osatutako Zuzendaritza Batzordeak kudeatzen du. 18 kide hautatuak izaten dira, eta 2 eskubidezkoak dira: Pariseko eskualdeko eskualdunen limosnaria, Baionako gotzaindegiak aukeratua eta “Pyrénées Atlantiques”-eko Kontseilu Orokorraren ordezkaria. Aukerazko kideen erdia bi urtetik behin berrautatzen da, eta Presidentea da Asanblada Orokorrak lau urtetarako aukeratzen duen bakarra. Azken honek eratzen du Pariseko Eskual Etxea/ La Maison Basque de Pariseko administrazio kontseilua eta kabinetearen buru da beste guztien gainetik. Elkartearen kudeaketa ere bere ardurapean dago. Berak aurkezten dio urteko aurrekontua Asanblada Orokorrari eta aurrera eramaten du. Berak finkatzen du eskuragarri dauden ontasunen eta erreserben erabilera, erabaki administratibo guztietan azken hitza du, maileguak hartzen ditu...

Kabinetea arduratzen da Elkartearen eguneroko kudeaketaz eta Zuzendaritza Batzordeari honen berri ematen dio. Kabinetearen eskuduntza esparruak honakook ditugu:

  • Elkartera batzen direnen kontrola eta kideen fitxategiak.
  • Soldatapekoekin zerikusia duten gaiak.
  • Finantzaketa (jarduerak eta gainontzekoak).
  • Aretoak eta tresneria eskuragarri uztea (baimenak, erantzukizunak...)
  • Gazteen etxebizitza (bertan bizi direnekin harremanetan egotea...).
  • Jarduera eta agerraldi ugarien koordinazioa.
  • Elkartearen aldizkariaren finantzaketan parte hartzea.

Batzordeak

Elkartearen jardueretan puntu gakoak ditugu eta Estatutuetan eta Barne Araudian aurkezten zaizkigu. Betebehar kontsultatibo eta exekutiboak dituzte, ez dute Elkartearekiko konpromisorik eta PEEko kideek osatzen dituzte. Arduradun baten agindupean egoten dira, 2 edo 3 pertsonek lagunduta. Batzordeen funtzioak honakoak dira, betiere bakoitzaren betebeharren eremuan:

  • Elkartearen funtzionamendu onarekin zerikusia duten kontuak aztertzea,
  • Kabineteari eta Zuzendaritza Batzordeari jakitera ematea, konponbideak sustatuz,
  • hartutako erabakiak ezartzea,
  • lortutako emaitzak argitara ematea.

PEEk barneratzen dituen batzordeak hurrengoak dira:

  • Azpiegitura Batzordea,
  • Ekintzen, Kulturaren eta Kirolaren Batzordea,
  • Informazio eta Komunikazio Batzordea,
  • Sukaldaritza Batzordea,
  • Intendentzia Batzordea,
  • Alokairu Batzordea,
  • Etorkizunerako Batzordea.

Elkarteko Kabinetearen eta Zuzendaritza Batzordearen osaketa ondorengoa da:

Zuzendaritza Batzordea

  • Sébastien DAGUERRE, presidentea
  • Maryse LARTIGUE, presidente-ordea
  • Elisabeth CASERTA, altxorzaina
  • Robert CURUTCHET, altxorzain laguntzailea
  • Isabelle GARAY, idazkaria
  • Arnaud LARIDAN, idazkari laguntzailea
  • Didier ABBADIE
  • Marie-Jo CHOHOBIGARAT
  • Philippe ELISSEITS
  • Florence GRIPONNE
  • Sam ISMAEL
  • Peio LAHIRIGOYEN
  • Maitena LARRONDE
  • Philippe LARTIGUE
  • Christophe MAUROU
  • Arlette OCAFRAIN
  • Juan SALAZAR
  • Thierry VERCAMBRE
  • Baionako gotzaindegiaren ordezkaria
  • “Pyrénées Atlantiques”-eko Kontseilu Orokorraren ordezkaria