Bertso gaua

Bertso gaua

Noiz?: 
2014ko Martxoaren 29(e)an, Larunbatan koren(e)ann
Non?: 

Maison Basque de Paris | Pariseko Eskual Etxea
59 Avenue Gabriel Péri - 93400 Saint-Ouen, France

Bi bertsolari izango dugu gurekin, Miren Artetxe eta Miren Ibarluzea. Gaia finkatuta dago: Bertsolaritza eta Generoa. Hona hemen egitaraua :

  • Zein izan den emakumearen presentzia bertsolaritzan azkenengo mendeetan aztertuko dugu lehenik, gaur egungo egoera zein den jakingo dugu gero eta etorkizunean zer espero dezakegun igartzen saiatuko dugu azkenik.
  • Bi Mirenek beraien bizipen pertsolanaz hitzegingo digute gero, nola bizi izan dute beraien bertso-ibilbidea.
  • Kantatzeko tenorea helduko da orduan, guztien eztarrien premia izango dugu!!!
  • Eta bukatzeko bertso-saioa (horrek ez du esan nahi lehenago ere ez dutela kantatuko...)

Zerbait afaltzeko aukera izango da, prezio merkeetan beti bezala, eta taberna ere irekia izango da. Bertso gaua euskaraz eta frantsesez egingo da, bertso saiorako "itzultzaileen zerbitzua" antolatzen saiatuko gara. Etor zaitezte denok, pena merezi du eta!!!!