Lokarria

Lokarriako batzordeak hainbat eta hainbat elkarte eta erakunderekin mantentzen ditu erlazioak bere sorkuntzatik; eskual kultura sustatzen dutenekin, Eskual Herriko ekonomia bultzatzen dutenekin, joera guztietako alderdi politiko abertzaleekin, erakunde sindikalekin, gazte taldeekin, baita elkarte frantses aurrerakoiekin eta beste gutxiengoak errepresentatzen dituzten erakundeekin ere. Lokarriak Pariseko eskualdean bizi diren eskualdunak biltzen ditu, eta baita jatorri desberdinak dituzten eta kezka humanitario berdinak elkarbanatzen dituzten pertsonak ere. Elkarte hau, gaur egun, hogei bat kidez osatuta dago.