Liburutegia

Pariseko Eskual Etxeko liburutegia 2000tik gora liburu dauzka euskaraz, frantsesez eta gazteleraz, denak Euskadirekin lotuta alde batetik edo bestetik. Hemen aurkituko dituzue nobelak (klasikoak, modernoak, hiztegi laburrarekin euskaraz egindako adaptazioak), olerkiak, turismo eta bidaiatzekoak, aldizkariak (Magazine des Pyrénées, GEO, ELGAR…), hiztegiak, euskara ikasteko liburuak, umeentzako edo umeei euskaraz irakurtzeko liburuak, komikiak, DVD, etab. Nobela gehienak euskaraz daude baina frantsesez eta gazteleraz ere badaude. Aldizkariak, historia, geografia edo turismo liburuak hiru hizkuntzetan partekatuta daude.

Liburutegia larunbatero arratsaldeko 3retik 5ak arte irekita dago. PEEko kideak hiru liburu mailegatu dezakete hiru asteetako epearekin. Bestalde, bertan ere irakurtzeko lekua dago eta internetera konektatzeko aukera ere badago.

Liburu zerrenda liburutegiko webgunean aurkituko duzue, klikatu hemen.