Journal Elgar

1932an sortu zuen Paul Legarraldek, eta bere sorkuntzaz geroztik bi hilabetean behin argitaratzen den “Elgar”, Pariseko eskual jendearen aldizkari erreferente bihurtu da. Elgar aldizkaria Pariseko Eskual Etxearen jabetza da, eta beraz, Eskual Etxeko presidentea dugu honen arduradun. Gaur, erredakzio batzordea Maryse Lartiguen ardurapean aurkitzen da. Aldizkarian Pariseko eskual jendearen bizitzekin, Eskual Etxearekin eta barneratzen dituen elkarteekin lotura duten gaiak lantzen dira, baina baita Eskual Herriko gizartearekin eta gaurkotasunarekin zerikusia duten gaiak ere. Aldizkari hau postaz bidaltzen zaie Pariseko Eskual Etxeko kideei, instituzionalei, zein hornitzaile edo bazkideei. Aldizkarirako harpidetza berezi bat eskuratzea posible da.