Pastoral eragintza taldea

Pariseko Eskual Etxea/ La Maison Basque de Parisek harreman estuak mantendu izan ditu betidanik Baionako gotzaindegiarekin, honen sorkuntzan lagundu baitzuen eta rue Dubaneko lehen eraikinaren erosketan lagundu baitzuen. Saint-Ouenen gaudenez geroztik, gure etxeko ekitaldi berezietan apaiz bat dator Eskual Herritik meza ematera, gutxienez hiruhilabetekoan behin. Orain dela bi urtetatik, boluntarioz osatutako talde batek hartu du bere gain PEEko izaera erlijiosoa; Pastoral Animazio Taldeaz (EAP) ari gara. PEEk Saint Deniseko gotzaindegiarekin ere erlazio ona mantentzen du eta argi dagoenez, baita Notre Dame du Rosaire parrokiarekin ere, gure bizilaguna dena.