Anaiki

1987an sortu zuen aita Jean Eliçagarayek, Pariseko eskualdunen limosnariak. Gizonezkoez osatutako abesbatza dugu Anaiki, eta bere doinu ederrenak baliatuz eskual kultura jakitera ematea du helburu. Jean-Marie Guezalak zuzentzen du 1990tik, eta 30 abeslariz baina gehiagoz osatuta dago gaur, guztiak kantuaren zale amorratuak; denen artean, gure herria eta kultura ezagutaraztea eta aintzat hartzea lortzen dute Frantzian eta atzerrian.

Abesbatzaren laguntasunaren bidez sentimendu ezberdinak elkarbanatzen dituzte, poztasuna, zorigaitza, erromantizismoa, abertzaletasuna, tristezia, alegera... Mendeak dituen tradizio batetik sortuta, bertsolarien, herriaren, arrantzale kofradien edo beste korporazioen eskutik datozen piezak entzun ditzakegu, batik bat 19. mende bukaerakoak eta 20.aren hasierakoak. Doinuak eta hitzak askotan oso zaharrak izaten dira, ia erdi arokoak, sentimendu sakonak eta eguneroko bizitza deskribatzen dituztenak. Anaikik, gizonezkoen abesbatzak, kontrastatua eta aberatsa den irudi hau elkarbanatzeko gogoa du.

Errepertorio tradizionaleko klasiko ezagunenak interpretatzen dituzte, baina ahaztutako doinuak eta ezezagunak direnak berpiztea ere lortzen dute, euren Abesbatza Buruari esker. Lan hau oraindik ere ematen da, izan ere gure kulturaren hainbat alderdik esploratzea eta eguneratzea dute helburu. Askotan ibili dira elkarlanean beste eskual abesbatzekin, adibidez, Donostiako Easo Abesbatza ezagunarekin; honek zenbait bide irekitzea ahalbidetu du, eta gainera, gure abesbatzari bereziki eskaini edo gidatu nahi izan dituen hainbat doinu interpretatzeko aukera eman zaio. Bestalde, orain dela 6 urte baino gehiagoz abesbatza profesional errusiarrekin egindako elkarlanak, gaur egun bilaketa horretan aurrera jarraitzen laguntzen du. Bakoitzaren buruen arteko bilera ugariek norberaren errepertorioei benetako bultzada eman die, gai erlijioso eta herrikoiei buruz, baina batez ere eguberriei buruz.

Gure webgunean informazio gehiago aurkitu dezakezue www.anaiki.com, edo gure CDak ere entzun ditzakezue bestela.