Enbaxadoreak dokumentala / Documentaire sur les ambassadeurs

Enbaxadoreak dokumentala / Documentaire sur les ambassadeurs

Date : 
Saturday 14 November 2015 - 20:00

Hilabetez Estatu Batuetako  San Frantzisko hirian burututako dokumental honek bertako euskaldun komunitatearen bizitza erakusten du, duela mende erdi ameriketara joan ziren euskal artzainetatik hasi eta gaur egungo ingeniari eta teknologoetaraino, bertako euskal etxeko ekintzak oinarri hartuz.

Dokumental honetan Euskal Herriarekin erlazioa duten 30 pertsonatik gora elkarrizketatzen dira. Beraien eguneroko eta istoriak erakutsiz Ameriketako euskal komunitate baten eraldaketa eta bizimodua islatu eta munduaren beste aldeko euskal kulturaren egoera erakutsi nahi izan dugu. Mota guztietako euskaldunak aurki ditzazkegu dokumental honetan: edadetuak, umeak, enpresariak, amerikarrak... Amerikarrak bai, bertan jaio eta bizi diren euskaldunen istorioak entzuteko aukera ere izango dugu, euskal kulturarekin erlazioa mantentzeko musean edota euskal dantzan jarduten diren yankee euskaldunak. 

Une honetan, finantziazio modu desberdinak begiratzen gabiltza eta crowdfunding kanpaina bat jarri dugu abian proiektu hau errealitate bihurtzeko. Gure helburua dokumental honekin Euskal Herriko herri eta hiri desberdinetan erakutsi eta bertaratutakoekin eztabaida batean amaitzea da, guztira bi ordu inguruko saioak prestatuz. Enpresa pribatu zein publikoen laguntza eskatzen ari gara, euskal proiektu honi babesa ematen dioten enpresei dokumentala eta sare sozialetan publizitatea eginez.

ENBAXADOREAK dokumentalari buruz edota etorkizunerako ditugun ideien berri gehiago jakin nahi baduzue sar zaitezte web orri honetan. http://karena.eu/proiektua/enbaxadoreak-dokumentala. Gozatu trailerraz eta lagundu iezaiguzue 8.probintziako euskaldunen ahotsa zabaltzen. Pertsona, enpresa pribatu edota instituzio publikoentzat eskaintzak ditugu, bakoitzak nahi edo ahal duen kolaborazio bakoitzeko sari desberdinekin.

Jar dezagun lehen harria zerbait handiagoa eraikitzeko! Eskerrik asko aldez aurretik. 

Facebook share Twitter share Google share